XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

12.5. Langilearen arranguren katalogoa

1.- Ez da kontuan hartzen lanaren elementu soila ez dela, bere heziketa, sentsibilitatea eta kezkak dituen pertsona baizik.

2.- Eguneroko elkarbizitzan ez da bere duintasun pertsonala errespetatzen.

3.- Zuzendaritzak ez du pertsonala justiziaz tratatzen, ezta tarteko agintariek giza duintasunari dagokion begiramenaz ere, kutunkeriak eta presio-taldeak alde batera utziz.

4.- Bere kargua dela eta, eskudun izan beharko lukeen gaietan ez da bere iritzia kontuan hartzen.

5.- Ez zaio produkzioaren egoeraren berri ematen, emaitzak bere egin ditzan.

6.- Ez da bere balioa kontuan hartzen, ez zaio bere lankidetzak duen estimazioaren berri ematen.

7.- Ez zaio eskatzen zaion ahaleginaren edo errendimendu handiagoa lortzeko batzuetan inposatzen zaion monotoniaren arrazoia zein den adierazten.

8.- Ez zaio bere gaitasunetara hobekien egokitzen den lana ematen, esleitzen zaion zereginean arduratsua izan dadin.

9.- Lana ez da langilearen ahalegina ahalik eta arinena eta produktiboena izan dadin antolatzen, honetarako metodorik egokienak erabiliz.

10.- Ezer gutxi egiten da langilearentzat enpresarekiko lankidetza atsegina eta interesgarria izan dadin.